XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nere poltsa! Adio nere berrogei mila liberak... Alajainkoa! Jainkoa! Jainkoa! Emazteak zer esango dit?.

Gizona lotsatzen da.

Lagunei galdeturik ere, ez du berririk....

Bazterretan begiratu du hirizainak; ostatua ere bai.

Buztanobi beltz dago eta... sakela hutsik, etxera, bakarrik, abiatzen da.

Bordako bide inguruan, gizon txiki bat datorkio buruz buru.

Merkatuzaleak, bere golkorako, honela dio: Gehiegi edan diat, txurrut gehiegi, eta burua nahasi zait... Lamina bat diat ikusten.

- Gabon, gizona. - Bai zuri ere, lamina.